XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barrot-Falloux gobernua, Bonapartek izendaturiko lehen eta azken gobernu parlamentaria izan zen.

Horregatik honen deuseztea bihurketa erabakilea da.

Ordenaren alderdiak honekin batera, parlamendudun errejimenaren defentsarako toki biziki aproposa, zeinez ez baitzen gehiago birjabetuko, eta Ekintza agintearen jabegoa galdu zituen.

Bat batean ulertzen da, Frantzia bezalako herri batetan, zeinetan Ekintza aginteak, miloi erdi funtzionariek osatzen duten gudalosteaz balia daitekeelarik, beti bere menderatze haundienean interes eta pertsona multzo izugarria baitu; zeinetan Estaduak gizarte zibila lotu, fiskalizatu, arautu eta begiraturik baitu nola bere bizimodu orokarrenak hala pertsonaren bizitze indibiduala, nola bere bizitzaren agerpen zabalenak hala bere higitze tipienak; zeinetan gorputz parasito honek zentralizazio aparta baten bidez, lortzen baititu nonnahi egoteko, dena jakiteko eta azkar mugitzeko ahalmenak, eta egiazko gorputz soziala, ordea, menderaturik eta itxuragabe kausitzen delarik, ulertzen da, bada, honelako herri honetan, ministerioez baliatzeko ahalmenak galtzean, Nazio Biltzarreak egiazko influentzia guztia galtzen zuela, baldin Estaduaren administragailuak soiltzen ez bazuen, funtzionarien gudalostea ahalik eta gehien gutitzen eta, azkenean, gizarte zibil eta publikoaren usteari, (...).